COVID-19 birusaren 5 positibo atzeman zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 18a, 12:42

COVID-19 birusaren kasu berriek behera egin dute azken bi asteetan. / Aiaraldea.eus

Kutsatu kopuruen murrizteko joerak aurrera jarraitzen du. Atzo Amurrion, Laudion eta Urduñan agertu ziren kasuak.

5 koronabirus kasu berri detektatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txostenean adierazi duenez. Apurka-apurka, positiboen kopurua apaltzen joan da eta joera hori mantentzen ari da azken egunetan.

Zehazki, hau izan zen kasuen banaketa udalerrika:

  • Laudio: 2
  • Amurrio: 2
  • Urduña: 1

Herri bakarra eremu gorrian, eta distortsioaren eraginez

Egun, udalerri bakarra baino ez dago 400 kutsatu 100.000 biztanleko langaren gainetik eta kasu berezia da: Arakaldo. Udalerriak 1.764,71ko ratioa dauka, baina bere biztanleria oso urria denez, azken asteetan jazo diren positibo apurrek erabat desitxuratu dute egoera. Gainera, kontuan hartu beharra dago udalerriko ratioa erdira murriztu dela azken egunetan.

Gainerako udalerriak zenbaki gorrietatik urrun mantentzen dira. Aipagarria da Urduñako kasua: atzo 566,97ko ratioa zuen eta gaur  beherada nabarmena izan du, 354,36an kokatuta. Gainerako herriek, oro har, kopuruak murriztu edo mantendu dituzte, salbu Amurrion, non igoera txikia gertatu den.

Udalerria Egungo ratioa Atzoko ratioa
Atzoko ratioarekin alderatuta
Amurrio 261,37 251,69 +9,68
Artziniega 52,33 104,66 -52,33
Aiara 244,80 276,34 -31,54
Laudio 277,91 294,26 -16,35
Okondo 82,17 82,17 (=)
Arakaldo 1.764,71 1.764,71 (=)
Arrankudiaga-Zollo 98,23  98,23 (=)
Orozko 114,03 152,03  -38
Urduña 354,36 566,97 -212,61


Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 1.101
  • Amurrio: 537
  • Urduña: 283
  • Aiara: 222
  • Artziniega: 127
  • Okondo: 94
  • Orozko: 99
  • Arrankudiaga-Zollo: 47
  • Arakaldo: 11
  • Aiaraldea: 2.499

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide