2 koronabirus kasu berri detektatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txostenean adierazi duenez. Apurka-apurka, positiboen kopurua apaltzen joan da eta joera hori mantentzen ari da azken egunetan. Hain zuzen, martxoko datuak errepikatzen hasi dira atzoko kopuruarekin. Zehazki, martxoaren 5ean izan zen 2 positibo soilik detektatu ziren azken eguna.
Gauzak horrela, hau izan zen kasuen banaketa udalerrika atzo:
- Laudio: 1
- Urduña: 1
Herri bakarra eremu gorrian, eta distortsioaren eraginez
Egun, udalerri bakarra baino ez dago 400 kutsatu 100.000 biztanleko langaren gainetik eta kasu berezia da: Arakaldo. Udalerriak 1.764,71ko ratioa dauka, baina bere biztanleria oso urria denez, azken asteetan jazo diren positibo apurrek erabat desitxuratu dute egoera. Gainera, kontuan hartu beharra dago udalerriko ratioa erdira murriztu dela azken egunetan.
Kasu hori kenduta, eremu gorriko datuetatik urrun daude herri gehienak eta guztiek mantendu dituzte euren ratioak edo jaitsi dituzte (Amurrio, Laudio eta Aiarako udalerrien kasuan):
Udalerria | Egungo ratioa | Atzoko ratioa |
Atzoko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio | 242,01 | 261,37 | -19,36 |
Artziniega | 52,33 | 52,33 | (=) |
Aiara | 241,80 | 244,80 | -3,00 |
Laudio | 239,77 | 277,91 | -38,14 |
Okondo | 82,17 | 82,17 | (=) |
Arakaldo | 1.764,71 | 1.764,71 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 98,23 | (=) |
Orozko | 114,03 | 114,03 | (=) |
Urduña | 354,36 | 354,36 | (=) |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 1.102
- Amurrio: 537
- Urduña: 284
- Aiara: 222
- Artziniega: 127
- Okondo: 94
- Orozko: 99
- Arrankudiaga-Zollo: 47
- Arakaldo: 11
- Aiaraldea: 2.501