4 koronabirus kasu berri detektatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txostenean adierazi duenez. Atzoko datuak bikoiztu badira ere, astelehenekoak baino hobeagoak dira, eta udaberrian egondako olatuaren kopuru kritikoenetatik urrun dago. Gainera, ez dago udalerririk eremu gorrian.
Gauzak horrela, hau izan zen kasuen banaketa udalerrika atzo:
- Laudio: 2
- Orozko: 1
- Urduña: 1
Orozko salbu, herri guztiek murriztu edo mantendu dituzte ratioak
Orozko izan da bere ratioa handitu duen udalerri bakarra azken 24 ordutan, izandako positibo berriagatik. Hala ere, 152,33an dago eta larritzeko kopuruetara hurbiltzeko, bikoiztea ez litzateke nahikoa. Aintzat hartu beharra dago maiatzaren hasieran ia udalerri guztiak zeudela zenbaki gorrietan eta orain bakarra dagoela. Are gehiago, herri guztien joera da dauden moduan mantentzea edo behera egitea.
Egun, udalerri bakarra baino ez dago 400 kutsatu 100.000 biztanleko langaren gainetik eta kasu berezia da: Arakaldo. Udalerriak 1.764,71ko ratioa dauka, baina bere biztanleria oso urria denez, azken asteetan jazo diren positibo apurrek erabat desitxuratu dute egoera. Gainera, kontuan hartu beharra dago udalerriko ratioa erdira murriztu dela azken egunetan eta horrela mantentzen dela.
Udalerria | Egungo ratioa | Atzoko ratioa |
Atzoko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio | 203,29 | 242,01 | -38,72 |
Artziniega | 52,33 | 52,33 | (=) |
Aiara | 207,25 | 241,80 | -34,55 |
Laudio | 190,73 | 239,77 | -49,04 |
Okondo | 82,17 | 82,17 | (=) |
Arakaldo | 1.764,71 | 1.764,71 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 98,23 | (=) |
Orozko | 152,03 | 114,03 | +38 |
Urduña | 354,36 | 354,36 | (=) |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 1.104
- Amurrio: 537
- Urduña: 285
- Aiara: 222
- Artziniega: 127
- Okondo: 94
- Orozko: 100
- Arrankudiaga-Zollo: 47
- Arakaldo: 11
- Aiaraldea: 2.505