Koronabirusaren 11 kasu berri detektatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean, 6 Laudion

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 21a, 14:56

Laudion agertu ziren kasu gehienak atzo, 6 guztira. / Aiaraldea.eus

Azken egunotan joera baikorrean egon ostean, eskualdeak atzera egin du eta duela bi asteko kopuruetara itzuli da.

11 koronabirus kasu berri detektatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txostenean adierazi duenez. Atzoko datuek ia hirukoiztu dituzte aurreko egunekoak eta duela bi asteko kopuruetara itzuli dira. EAEn igoera txikia egon da ere, eta hurrengo egunek erakutsiko dute joera mantentzen den edo kasualitate hutsa izan den. 

Gauzak horrela, hau izan zen kasuen banaketa udalerrika atzo:

  • Laudio: 6
  • Amurrio: 2
  • Orozko: 1
  • Urduña: 1
  • Arrankudiaga-Zollo: 1

Ratioak gora, baina eremutik gorri urrun, oro har

Atzoko kasu berrien gorakadak ekarri du, nola ez, ratioak handitu direla, Amurrion salbu. Edonola ere, Laudion, Arrankudiaga-Zollon, Orozkon eta Urduñan ez dira bereziki esanguratsuak igoera horiek. Dena den, Urduñak egun hauetako joera jarraituz gero, zenbaki gorrietan egongo da berriro. Egoera horretan dago Arakaldo, baina bere ratioak ez dira adierazgarriak, populazio oso urria baitu. Horrez gain, nabarmen murriztu zen atzo udalerri horretako tasa.

Udalerria Egungo ratioa Atzoko ratioa
Atzoko ratioarekin alderatuta
Amurrio 174,25 203,29 -29,04
Artziniega 52,33 52,33 (=)
Aiara 207,25 207,25 (=)
Laudio 196,17 190,73 +5,44
Okondo 82,17 82,17 (=)
Arakaldo 1.176,40 1.764,71 -588,31
Arrankudiaga-Zollo 196,46 98,23 +98,23
Orozko 190,04 152,03 +38,01
Urduña 377,98 354,36 +23,62


Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 1.110
  • Amurrio: 539
  • Urduña: 286
  • Aiara: 222
  • Artziniega: 127
  • Okondo: 94
  • Orozko: 101
  • Arrankudiaga-Zollo: 48
  • Arakaldo: 11
  • Aiaraldea: 2.505

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide