AZKEN DATUAK

Koronabirusaren 15 positibo berri jazo dira Aiaraldean asteburuan

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 24a, 14:32

6 positibo agertu dira Amurrion asteburuan. / Aiaraldea.eus

6 kasu Amurrion izan ziren, baina Laudion, Okondon eta Urduñan ere agertu ziren kutsatu berriak.

15 koronabirus kasu berri detektatu zituen asteburuan Osakidetzak Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txostenean adierazi duenez. Datu horiek pasa den astekoak gainditzen dituzte (12 izan ziren positiboak). Baina, begirada orokorra eginda, martxoko kopuruetara itzuli dira.

Izan ere, apiriletik maiatza hasiera arte, asteburutan 32, 43, 52, 38 eta 25 kutsatu azaleratu zituen osasun sistema publikoak. 

Gauzak horrela, hau izan zen atzo kasuen banaketa udalerrika:

  • Laudio: 5
  • Amurrio: 6
  • Urduña: 3
  • Okondo: 1

Ratioak behera

Asteburuko datuek joera baikorra marraztu dute eskualdeko ratioetan. Oro har, euren kopuruak mantendu ez dituzten herriek behera egin dute. Esaterako, Laudiok, Aiarak, Arakaldok, Orozkok eta Urduñak tasak murriztu dituzte. Okondok egin du gora apur bat.

Ondorioz, Arakaldo da 400 kutsatu 100.000 biztanleko langa gainditzen duen herri bakarra. Aurrekoetan azaldu bezala, biztanleria gutxi duelako gertatzen da hori. Beste hitz batzuetan, ez da adierazgarria bere egoera.

Udalerria Egungo ratioa Osteguneko ratioa
Atzoko ratioarekin alderatuta
Amurrio 174,25 174,25 (=)
Artziniega 52,33 52,33 (=)
Aiara 138,17 207,25 -69,08
Laudio 163,48 196,17 -32,69
Okondo 164,34 82,17 +82,17
Arakaldo 588,24 1.764,71 -1.176,47
Arrankudiaga-Zollo 196,46 196,46 (=)
Orozko 152,03 190,04 -38,01
Urduña 354,36 377,98 -23,62


Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 1.115
  • Amurrio: 545
  • Urduña: 289
  • Aiara: 222
  • Artziniega: 127
  • Okondo: 95
  • Orozko: 101
  • Arrankudiaga-Zollo: 48
  • Arakaldo: 11
  • Aiaraldea: 2.520

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide