3 COVID-19 kasu berri detektatu atzo Aiaraldean, hirurak Amurrion. Hala jasotzen du gaur Osakidetzak plazaratutako txosten epidemiologikoak.
Ratioek behera
Azken egunetako beherazko joera mantendu zen atzo metatze-tasei dagokienez. Hiru udalerritan jaitsi dira tasak eta beste lautan berdin mantendu egin dira. Amurrion soilik egon da igoera, aipatutako hiru positiboengatik.
| Udalerria | Egungo ratioa | Astearteko ratioa |
Astearteko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 203,29 | 183,93 | +19,36 |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 34,54 | 103,63 | -69,09 |
| Laudio | 158,03 | 163,48 | (=) |
| Okondo | 246,51 | 246,51 | (=) |
| Arakaldo | 588,24 | 588,24 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 196,46 | -98,23 |
| Orozko | 152,03 | 152,03 | (=) |
| Urduña | 236,24 | 330,73 | -94,49 |