Hiru COVID-19 kasu berri topatu zituen Osakidetzak atzo eskualdean, gaur plazaratutako txostenean zehazten denez.
Hau izan zen positiboen banaketa udalerrika:
Ratioak, behera
Orain arteko beherazko joerarekin jarraitu zuen atzo ere eskualdeak. Aiara da ratioa igo duen udalerri bakarra. Arakaldok, bere aldetik, beherakada ikusgarria izan du, baina kontuan hartu behar da oso udalerri txikia dela, eta positibo bakar batek asko aldatu dezakeela bertako metatze-tasa:
| Udalerria | Egungo ratioa | Atzoko ratioa |
Atzoko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 193,61 | 203,29 | -9,68 |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 69,08 | 34,54 | +34,54 |
| Laudio | 147,13 | 158,03 | -10,9 |
| Okondo | 164,34 | 246,51 | -82,17 |
| Arakaldo | 0 | 588,24 | -588,24 |
| Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 98,23 | (=) |
| Orozko | 114,03 | 152,03 | -38 |
| Urduña | 188,99 | 188,99 | (=) |