Zabaleko Bizirik! plataformako kideek oharra zabaldu dute biharko Aiaraldean deituta dagoen mobilizazio egunarekin bat egiten dutela adierazteko. "Duela bi astetik hona, Amurrioko Zabaleko Ikastetxearen egoera oso larria da, Aiaraldeko hainbat lekutan gertatzen ari den bezala", azaldu dute taldeko kideek, "eskola ixteak lanpostu asko desagerraraziko ditu. Irakasleak, hezitzaileak, garbitzaileak, begiraleak, atezaina eta beste langile batzuk langabeziaren zerrendetara pasatuko dira. Gainera, ikastetxea ixteak prekarietate handiagoa eragingo dio eskola publikoari".
Mobilizazio eguna
Eskualdeko hainbat eragile sindikal, sozial eta politikok deitu dute mobilizazio eguna biharko -ekainak 2-, "SOS Aiaraldea" lemapean. Lau orduko lanuztea deitu dute 10:00etatik 14:00etara, eta bi mobiliazio egingo dituzte: goizekoa Laudion izango da 11:00etan. Arratsaldekoa, aldiz, Amurrioko Juan Urrutia plazatik abiatuko da 19:00etan.
Duela astebete aurkeztu zuten ekimena, Amurrio Antzokian eginiko ekitaldian: