Joera baikorrari eutsi zion atzo Aiaraldeak COVID-19aren pandemiari dagokionez. 2 koronabirus kasu berri baino ez zituen topatu osasun sistema publikoak atzo eskualdean, Amurrion bata eta Laudion bestea.
Azken asteetako daturik baikorrena izan zen atzokoa. Maiatzaren 19ra arte egin behar da atzera horren datu on bat topatzeko (egun horretan ere bi positibo baino ez ziren detektatu eskualdean).
Ratio gehienak, egonkor
Atzoko eta aurreko egunetako positiboen ondorioz, gora egin du Amurrioko ratioak, baina gainontzekoak zeuden bezala mantendu dira (Urduña kenduta, apur bat jaitsi baita hiriko metatze-tasa):
| Udalerria |
Egungo ratioa |
Atzoko ratioa |
|
| Amurrio |
222,65 |
212,97 |
+9,68 |
| Artziniega |
0 |
0 |
(=) |
| Aiara |
103,63 |
103,63
|
(=) |
| Laudio |
125,33 |
125,33 |
(=) |
| Okondo |
164,34 |
164,34
|
(=) |
| Arakaldo |
0 |
0 |
(=) |
| Arrankudiaga-Zollo |
196,46 |
196,46
|
(=) |
| Orozko |
76,02 |
76,02 |
(=) |
| Urduña |
165,37 |
188,99 |
-23,62 |
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide