3 COVID-19 kasu zenbatu zituzten Aiaraldean atzo

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko eka. 3a, 16:24
COVID-19aren aurkako txertaketa Airaldean. / Aiaraldea.eus

Aiaran, Laudion eta Orozkon detektatu zituzten kasuak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren eboluzioa aztertzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo eskualdean egindako PCR eta antigeno azterketetan hiru kutsatu berri atzeman ziren: Aiaran, Laudion eta Orozkon.

Ratioak udalerrika

Aiaran ez ezik, egonkor mantentzen jarraitzen du intzidentzia metatuaren tasak, eta Laudion eta Urduñan zertxobait egin du behera.

Udalerria Ratioa Atzoko ratioa
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 222,65 222,65 (=)
Artziniega 0 0 (=)
Aiara 138,17 103,63 +34,54
Laudio 119,88 125,33 -5,45
Okondo 164,34 164,34 (=)
Arakaldo 0 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 196,46 196,46 (=)
Orozko 76,02 76,02 (=)
Urduña 141,74 165,37 -23,63

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide