Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Aiaraldean hiru COVID-19 kasu berri zenbatu zituzten atzo egindako PCR eta antigeno azterketetan: Amurrion bat eta Orozkon bi.
Ratioak behera
Intzidentzia metatuaren tasak behera egiten jarraitzen du Aiaraldeko udalerrietan. Laudion esaterako 100.000 biztanleko 100 kasuen langaren azpitik aurkitzen da ratioa, 87,19 puntutan, hain zuzen.
| Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 212,97 | 222,65 | -9,68 |
| Artziniega | 0 | 0 | 0 |
| Aiara | 138,17 | 138,17 | 0 |
| Laudio | 87,19 | 119,88 | -32,69 |
| Okondo | 164,34 | 164,34 | 0,00 |
| Arakaldo | 0 | 0 | 0 |
| Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 196,46 | -98,23 |
| Orozko | 114,03 | 76,02 | 38,01 |
| Urduña | 118,12 | 141,74 | -23,62 |