Beheranzko joera apurtu gabe, Aiaraldeak 9 koronabirus kasu berri izan ditu asteburuan. Hori azaldu du Osakidetzak pandemiari buruzko azken txostenean.
Kutsatu berri gehienak Laudion izan dira, 6 guztira, eta 4 igandean agertu ziren. Horrez gain, gaixo berri bakarra egon zen Amurrion eta Orozkon, aldiz, 2.
Ratioak behera
Intzidentzia metatuaren tasak behera egiten jarraitzen du Aiaraldeko udalerrietan. Baina, asteburuko kasuen ondorioz, Orozkon eta Laudion igoera txikiak egon dira, bi udalerriak oraindik ere eremu gorritik oso urrun dauden arren.
| Udalerria | Ratioa | Osteguneko ratioa |
Alderaketa
|
| Amurrio | 164,57 | 212,97 | -48,40 |
| Artziniega | 0 | 0 | 0 |
| Aiara | 138,17 | 138,17 | 0 |
| Laudio | 92,64 | 87,19 |
+5,45 |
| Okondo | 82,17 | 164,34 | -82,17 |
| Arakaldo | 0 | 0 | 0 |
| Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 98,23 | 0 |
| Urduña | 47,25 | 118,12 | -70,87 |
| Orozko | 190,04 | 114,03 | +76,01 |