2 koronabirus kasu berri Aiaraldean, biak Laudion

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko eka. 8a, 12:56

Laudion bi koronabirus kasu berri detektatu dituzte. / Aiaraldea.eus

Osasun Sailak Laudion bakarrik atzeman zituen atzo COVID-19 birusak kutsatutako pertsonak, bi guztira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa plazaratu berri du. Atzo egindako PCR eta antigeno azterketetan 2 COVID-19 kasu berri detektatu zituzten eskualdean, biak Laudion.

Intzidentzia metatuaren tasak behera egiten jarraitzen du eskualdeko udalerri guztietan, eta oro har 100.000 biztanleko 150 kasuen azpitik aurkitzen da.

Udalerria Ratioa Atzoko ratioa
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 154,89 164,57 -9,68
Artziniega 0 0 0
Aiara 138,17 138,17 0
Laudio 98,04 92,64 5,4
Okondo 0,00 82,17 -82,17
Arakaldo 0 0 0
Arrankudiaga-Zollo 98,23 98,23 0
Orozko 190,04 190,04 0
Urduña 23,62 47,25 -23,63

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide