Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu berri du. Atzo egindako PCR eta antigeno azterketetan bi COVID-19 kasu berri detektatu ziren Aiaraldean; bana Laudion eta Urduñan.
Horrenbestez intzidentzia metatuaren tasak ere beheranzko joera mantentzen jarraitzen du eskualdeko udalerri gehienetan:
| Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 125,85 | 154,89 | -29,04 |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 138,17 | 138,17 | (=) |
| Laudio | 103,54 | 98,04 | +5,5 |
| Okondo | 0 | 0 | (=) |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 98,23 | (=) |
| Orozko | 190,04 | 190,04 | (=) |
| Urduña | 47,25 | 23,62 | +23,63 |