“Barazki burgerrak eta saltsa goxoak” egiten ikasteko tailerra gauzatuko da datorren ekainaren 15ean Faktorian, azken asteetan garatzen ari den programazio sozialaren barruan.
Arratsaldeko seietan izango da zita. Sustraiak Catering-eko kideak arduratu dira saioa dinamizatzeaz. Kukutza III. gaztetxeko sukaldean aritutako hainbat kidek sortu zuten proiektua 2015. urtean, tokiko produktu ekologikoekin ekoiztutako otordu barazkijaleak eskaintzeko asmoz. 2018. urtean kooperatiba izaera hartu zuen egitasmoak.
Izen ematea
Prezioa 30 eurokoa izango da bazkideentzat eta 35 eurokoa ez direnentzat. Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea hemen klikatuta edo 620 681 506 telefonora deituta. Astelehen goizean amaituko da horretarako epea. 12 plaza egongo dira guztira.
Garagardo dastatzea
Bihar -ekainak 11-, aldiz, garagardo dastatzea egingo da Faktorian, 18:00etan, Saltus garagardo kooperatibako kideen eskutik. 5 “edabe basati” probatzeko aukera eskainiko dute. Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, hemen. Prezioa 8 eurokoa izango da bazkideentzat eta 10 eurokoa bazkide ez direnentzat.