COVID-19 birusari lotutako 3 positibo berri atzeman zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean. Osasun sistema publikoak horrela zabaldu du egunero plazaratzen duen txostenean. Hain zuzen, bi gaixo detektatu zituzten Laudion eta bat Aiaran.
Intzidentzia tasa metatuari dagokionez, herri gehienetan egonkortu dira datuak eta azken 24 ordutan ez dira gehiegi aldatu, Aiaran, Amurrion eta Laudion salbu. Azken bi udalerri horietan tasak murriztu dira. Aiaran, ordea, 34,54ko igoera egon da kasu bakarrarekin. Edonola ere, herri guztiak daude eremu gorritik urrun, kopuruei dagokienez.
| Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 116,17 | 125,85 | -9,68 |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 172,71 | 138,17 | +34,54 |
| Laudio | 98,09 | 103,54 | -5,45 |
| Okondo | 0 | 0 | (=) |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 98,23 | (=) |
| Orozko | 190,04 | 190,04 | (=) |
| Urduña | 47,25 | 47,25 | (=) |