Aitor Larrañaga izango da hitza hartzen lehena. EHUko Landare eta Biologia Departamentuko irakasleak eukaliptoaren landaketen ingurumen ondorioak izango ditu hizpide.
Iñaki Etxebeste eta Markel Arriolabengoak hartuko dute hitza jarraian. Tantai baso jabe kooperatibaren nondik norakoak azalduko dituzte.
Itsasondoko alkateak -Iñaki Aizpuru- izango da hitza hartzen azkena. Udalerri horretako basogintza esperientziaren nondik norakoak kontatuko ditu.