Osasun sistema publikoak argitaratu berri du COVID-19 birusari buruzko txostena eta jakinarazi du Aiaraldean 3 kasu berri detektatu zituztela atzo, 2 Laudion eta beste bat Amurrion.
Atzoko datuak ekainean gailendu diren kopuruen artean daude. Izan ere, 2 edo 3 kasu agertzen dira egunero. Maiatzean hasi zen positibo berrien kopurua behera egiten, baina ekainean egonkortu da.
Intzidentzia tasei erreparatuta, bi salbuespen baino ez dira egon. Laudiok igoera txikia izan du, baina oraindik dago eremu gorritik oso urrun, eta Aiarak berriro egin du behera. Gainerako udalerriek euren kopuruak mantendu dituzte eta Artziniegak, Arakaldok eta Okondok 0 tasa daukate.
Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio | 116,17 | 116,17 | (=) |
Artziniega | 0 | 0 | (=) |
Aiara | 138,17 | 172,71 | -34,54 |
Laudio | 103,4 | 98,09 | +5,45 |
Okondo | 0 | 0 | (=) |
Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 98,23 | (=) |
Orozko | 190,04 | 190,04 | (=) |
Urduña | 47,25 | 47,25 | (=) |