AZKEN DATUAK

Asteburuan koronabirusaren 9 positibo berri detektatu ditu Osakidetzak

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 14a, 13:15

Berriro ere Laudion izan dira kutsatu berri gehienak. / Aiaraldea.eus

Asteburu batean datu hobeak topatzeko otsailaren azkenaurreko asteburura jo beharra dago. Edonola ere, aurreko asteburuko kopurua berdindu du oraingoak.

Osakidetzak plazaratu berri du txostena asteburuko datuekin, COVID-19 birusari dagokionez. 9 positibo gehiago atzeman ditu osasun sistema publikoak Amurrion, Laudion, Aiaran eta Orozkon.

Kopurua errepikatu da. Izan ere, pasa den asteburuko bera izan da eta datu hobeak topatzeko otsailera arte joan beharra dago. Otsaileko azkenaurreko asteburuan 8 kasu berri agertu ziren. Geroztik, beti gainditu da zenbaketa hori eta unerik okerrena apirileko azken asteburua izan zen, zeinean 52 kutsatu berri azaleratu zituzten.

 

Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, udalerri gehienek eutsi diete euren kopuruei eta Amurriok nabarmen murriztea lortu du. Salbuespenak Laudio eta Orozko dira. Laudio gorako joera txikian dago, garrantzirik gabekoa. Alegia, 114,44an dago. Orozko, ordea, oraindik eremu gorriko langatik urrun badago ere, berriro egin du gora eta 228,05ean kokatu da.

Udalerria Ratioa Osteguneko ratioa
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 77,44 116,17 -38,73
Artziniega 0 0 (=)
Aiara 138,17 138,17 (=)
Laudio 114,44 103,4 +11,04
Okondo 0 0 (=)
Arakaldo 0 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 98,23 98,23 (=)
Orozko 228,05 190,04 +38,01
Urduña 47,25 47,25 (=)

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide