Osakidetzak eguerdian argitaratu du COVID-19 birusari buruzko txostena eta pandemiaren beheranzko joera berretsi du. Atzoko datua hobetu ez bada ere -astelehenean ez zuten positibo berririk detektatu, lehenengo aldiz otsailetik-, kasu berri bakarra azaleratu du osasun sistema publikoak Aiaraldean, Laudion, hain zuzen. Hau da, momentuz, gaixo berri bakarra dago aste honetan.
Horri gehitu behar zaio intzidentzia metatuaren tasa berdin mantendu dela udalerri gehienetan, salbu Amurrion, apur bat murriztu baita han:
| Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 48,40 | 58,08 | -9,68 |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 103,63 | 103,63 | (=) |
| Laudio | 108,99 | 108,99 | (=) |
| Okondo | 0 | 0 | (=) |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
| Orozko | 228,05 | 228,05 | (=) |
| Urduña | 23,62 | 23,62 | (=) |