Osakidetzak jakinarazi du atzo bi gaixo berri atzeman zituela Aiaraldean COVID-19 birusari dagokionez. Emaitzak aurreko eguneko kopurua bikoizten du, baina ez da larritzeko modukoa, inondik inora.
Izan ere, intzidentzia metatuen tasak ez dira ia aldatu, herri gehienetan mantendu baitira zeuden moduan. Are gehiago, Orozkoko udalerriak hobera egin du. Tasa aldatu duen beste udalerria Amurrio izan da, baina gorakada txikia izan du, asteartean behera egindako proportzio bera, alegia.
| Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 58,08 | 48,40 | +9,68 |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 103,63 | 103,63 | (=) |
| Laudio | 108,99 | 108,99 | (=) |
| Okondo | 0 | 0 | (=) |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
| Orozko | 190,04 | 228,05 | -38,01 |
| Urduña | 23,62 | 23,62 | (=) |