Asteburuak 4 COVID-19 kasu utzi ditu eskualdean, Osakidetzak gaur eguerdian plazaratu duen txostenean zehazten denez. Kasu bana topatu dituzte Laudion (igandean) eta Urduñan (larunbatean) eta bi positibo, aldiz, Amurrion (larunbatan bata eta igandean bestea).
Gauzak hala, Aiaraldeko udalerri gehienetako ratioak (Amurriokoa eta Urduñakoa salbu) berdin mantendu edo jaitsi egin dira:
| Udalerria | Ratioa | Aurreko osteguneko ratioa |
Aurreko osteguneko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 58,08 | 48,40 | +9,68 |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 138,17 | 138,17 | (=) |
| Laudio | 87,19 | 114,44 | -27,21 |
| Okondo | 0 | 0 | (=) |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
| Orozko | 38,01 | 114,03 | -76,02 |
| Urduña | 47,25 | 23,62 | +23,63 |