Osakidetzak jakinarazi du, egunero argitaratzen duen txostenaren bitartez, atzo COVID-19 birusaren 6 gaixo berri atzeman zituela Aiaraldean.
Atzoko emaitzak azken asteetako joera baikorra apurtu du. Izan ere, ekainaren 1etik ez zen hainbeste kutsatu agertzen egun bakarrean. Hala ere, pandemiaren bilakaera ez da gehiegi aldatu. Atzoko ratioak mantendu dituzte udalerri gehienek eta soilik Amurriok eta Laudion egin dute gora. Hala eta guztiz ere, 400 kutsatu 100.000 biztanleko langatik urrun daude herri guztiak.
| Udalerria | Ratioa | Aurreko osteguneko ratioa |
Aurreko osteguneko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 77,44 | 58,08 | +19,36 |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 138,17 | 138,17 | (=) |
| Laudio | 98,09 | 87,19 | +10,09 |
| Okondo | 0 | 0 | (=) |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
| Orozko | 38,01 | 38,01 | (=) |
| Urduña | 47,25 | 47,25 | (=) |