Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo -ekainak 22- Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketetan bost koronabirus kasu berri detektatu zituzten: 2 Amurrion eta 3 Laudion.
Asteartean detektatutako gorakada txikiari eutsi diote eskualdeko bi udalerri nagusiek. Gainerako herrietan intzidentzia metatuaren tasak behera egin du nabarmen, eta gehienak zerora jaitsi dira dagoeneko.
| Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 96,81 | 77,44 | +19,37 |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 0 | 138,17 | -138,17 |
| Laudio | 108,99 | 98,09 | +10,9 |
| Okondo | 0,00 | 0 | (=) |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
| Orozko | 0 | 38,01 | -38,01 |
| Urduña | 23,62 | 47,25 | -23,63 |