Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Hiru koronabirus kasu berri detektatu zituzten atzo (ekainak 23) Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketetan: Urduñan, Amurrion eta Laudion.
Astelehenean eta asteartean gertatutako gorakada txikiaren aurrean (sei eta bost gaixo berri azaleratu zituen osasun sistema publikoak, hurrenez hurren), albiste ona da zenbaketa hiru kasura murriztea. Edonola ere, igoera oso txikiak egon dira Urduñan eta Amurrion, eremu gorritik urrun egoteko joera apurtu gabe.
| Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 106,49 | 96,81 | +9,68 |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 103,63 | 138,17 | -34,54 |
| Laudio | 103,54 | 108,99 | -5,45 |
| Okondo | 0,00 | 0 | (=) |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
| Orozko | 38,01 | 38,01 | (=) |
| Urduña | 47,25 | 23,62 | +23,63 |