5 COVID-19 kasu berri detektatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean, eta bostak Laudion agertu ziren. Hala zehaztu du osasun sistema publikoak gaur eguerdian plazaratutako txostenean.
Gauza hala, herri gehienetako ratioak berdin mantendu dira edo behera jo dute, Laudiokoa salbu:
| Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 96,81 | 96,81 | (=) |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 0 | 0 | (=) |
| Laudio | 119,88 | 108,99 | +10,89 |
| Okondo | 0 | 0 | (=) |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
| Orozko | 38,01 | 38,01 | (=) |
| Urduña | 47,25 | 47,25 | (=) |