Luiaondon egingo dute Aiarako emakumeei buruzko liburuaren aurkezpena

Inma Roiz idazleak egin du liburua. / Aiaraldea.eus

Inma Roiz idazleak "Aiarako 35 emakumeren arrastoak" jaso ditu liburu batean, eta bihar -ekainak 27- aurkeztuko dute. Aurkezpena Etxaurrengo baselizan egitea aurreikusita zegoen, baina lekuz aldatu dute: Luiaondoko kantxa estalian izango da, goizeko hamarretan.  

Mujeres de Ayala. Huellas, memoria y realidades liburua plazaratu du Aiarako Udalak, Inma Roiz idazlearen eskutik. Udalerriko 35 emakumeren testigantzak jaso dituzte bertan, Aiarako historian andreek egindako ekarpena zabaltzeko helburuarekin.

Aurkezpena

Liburua martxoan plazaratu bazuten ere, bihar -ekainak 27- egingo dute honen aurkezpena jendaurrean. Hasiera batean Etxaurrengo baselizan egingo zuten, eta aurretik mendi martxa bat zegoen antolatuta. Azkenean, Luiaondoko kantxa estalian mugitu dute egitaraua. Aurkezpena goizeko hamarretan hasiko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide