12 koronabirus positibo utzi ditu asteburuak eskualdean, Osakidetzak gaur plazaratutako txostenaren arabera. Ostiralean 6 kasu topatu ziren Laudion eta 2 Amurrion. Larunbatean, aldiz, 3 positibo atzeman zituzten Aiaran eta 1 Laudion.
Ratioak
Ratioek, oro har, beherazko joeran jarraitzen dute. Intzidentzia metatuaren tasa berdin mantendu da herri gehienetan, Aiaran soilik egin du gora, larunbatean jazotako hiru kasuen eraginez:
| Udalerria | Ratioa | Ostiraleko ratioa |
Ostiraleko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 96,81 | 96,81 | (=) |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 172,71 | 0 | +172,71 |
| Laudio | 130,78 | 119,88 | +10,89 |
| Okondo | 0 | 0 | (=) |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
| Orozko | 0 | 38,01 | -38,01 |
| Urduña | 47,25 | 47,25 | (=) |