6 gaixo berri detektatu zituen Osakidetzak atzo eskualdean, gaur plazaratu duen txosten epidemiologikoan zehazten denez: 3 Amurrion, 2 Laudion eta bakarra Urduñan, hain zuzen.
Azken datu horiek ekaineko azken asteen joerarekin egiten dute bat, gorakada txikia ezarrita ekaineko lehen asteei dagokienez. Hala ere, aldaketa horrek ez du berebiziko garrantzirik intzidentzia metatuaren tasari erreparatuz gero. Izan ere, eskualdeko udalerri gehienek ez dute kasurik erregistratzen eta besteak eremu gorritik oso urrun daude.
| Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Atzoko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 125,85 | 96,81 | +29,04 |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 172,71 | 172,71 | (=) |
| Laudio | 141,68 | 130,78 | +10,9 |
| Okondo | 0 | 0 | (=) |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
| Orozko | 0 | 0 | (=) |
| Urduña | 70,87 | 47,25 | +23,62 |