Osakidetzak argitaratu berri du COVID-19 birusari buruzko txosten epidemiologikoa eta atzo 3 positibo berri atzeman zituen Aiaraldean. Hau da, asteleheneko kopuruaren erdia. Edonola ere, Laudion eta Aiaran kutsatu berriak azaleratu dituzte PCR eta antigeno probek.
Intzidentzia tasa metatuari dagokionez, herri gehienak daude hutsean, baina Laudiok eta Aiarak, azken kasuekin, gora egin dute. Aiararen kasuan 207,25ean kokatu da. Gainerako herriek atzoko kopuruekin jarraitzen dute eta ez dago udalerririk eremu gorrira (400 kutsatu 100.000 biztanleko) hurbiltzen dena.
| Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Atzoko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 125,85 | 125,85 | (=) |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 207,25 | 172,71 | +34,54 |
| Laudio | 147,13 | 141,68 | +5,45 |
| Okondo | 0 | 0 | (=) |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
| Orozko | 0 | 0 | (=) |
| Urduña | 70,87 | 70,87 | (=) |