Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa plazaratu berri du. Aiaraldean egindako PCR eta antigeno probek ateratako datuek kutsatze kasuen gorakadari eusten diote. Amurrion, Laudion, Okondon eta Orozkon zenbatu dituzte kutsatu berriak.
Azken egunetako kasuekin, Aiaraldeko udalerri guztietan egin du gora intzidentzia metatuaren tasak, baina oraindik oso urrun daude eremu gorrian sartzeko 400 kutsatu 100.000 biztanleko langatik. Artziniegak, Arakaldok eta Arrankudaiaga-Zollok bakarrik mantentzen dute ratioa hutsean.
| Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 135,53 | 125,85 | +9,68 |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 172,71 | 207,25 | -34,54 |
| Laudio | 163,48 | 147,13 | +16,35 |
| Okondo | 82,17 | 0,00 | +82,17 |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
| Orozko | 38,01 | 0 | 38,01 |
| Urduña | 70,87 | 70,87 | (=) |