Apirileko datu gordinetara itzuli zen atzo eskualdea, positiboei dagokienez. Horrela adierazi du Osakidetzak eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoan. Herririk kaltetuena Laudio izan da, 11 kasu berrirekin, baina Amurriok 6 izan ditu. Orozkok 3 jaso zituen eta bakarra Arrankudiaga-Zollok eta Okondok.
Ratioetan islatu da azken egunetako gorakada. Intzidentzia metatuaren tasak bereziki handitu dira Orozkon (2 egunetan zerotik 152,03ra igaro da), eta Okondon (zerotik 82,17ra pasa zen asteazkenean eta atzo kopurua bikoiztu zen). Laudiok eta Amurriok kolpe txikiagoa jaso dute eta gainerako herriak berdin mantendu dira, Aiara salbu (bigarren egunez jarraian jaitsi da bere kopurua).
Udalerria | Ratioa | Atzoko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio | 193,61 | 135,53 | +58,08 |
Artziniega | 0 | 0 | (=) |
Aiara | 138,17 | 172,71 | -34,54 |
Laudio | 212,52 | 163,48 | +49,04 |
Okondo | 164,34 | 82,17 | +82,17 |
Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | (=) |
Orozko | 152,03 | 38,01 | +114,02 |
Urduña | 70,87 | 70,87 | (=) |