AZKEN DATUAK

Asteburuan koronabirusaren 47 positibo agertu dira, 24 Laudion

Aitor Aspuru Saez 2021ko uzt. 5a, 19:42

Laudion 24 kasu detektatu dira guztira. / Aiaraldea.eus

Herri askotan azaleratu ditu Osakidetzak kutsatu berriak. Orozkok, adibidez, 12 kasu izan ditu.

Asteburuak datu oso txarrak utzi ditu Aiaraldean eta horrela jaso du Osakidetzak argitaratutako azken txosten epidemiologikoak. Izan ere 47 herritar gehiagok eman dute positibo COVID-19 gaixotasunean. Ostiralean 18 kasu agertu ziren, larunbatean 9 eta atzo, aldiz, 20. Apirilaren amaieran egin ziren azkenengo aldiz publiko hain datu txarrak eskualdean.

Intzidentzia tasa metatuak islatu du azken egunetako gorakada eta kasu larriena Orozkon egon da, 100.000 biztanleko 608,13ko tasara heldu baita udalerri hori. Berez, 400ean dago muga eremu gorrian sartzeko, baina udalerri txikia denez, ez zaizkio neurri murriztaileak aplikatuko. Laudio, ordea, gero eta gertuago dago eta 337,86ra hazi da bere adierazlea. Oro har, udalerri guztiek areagotu dituzte euren kopuruak ostegunetik, Okondok, Arakaldok eta Urduñak salbu.

 

 

Udalerria Ratioa Osteguneko ratioa
Osteguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 222,65 193,61 +29,04
Artziniega 52,33 0 +52,33
Aiara 207,25 138,17 +69,08
Laudio 337,86 212,52 125,34
Okondo 164,34 164,34 (=)
Arakaldo 0 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 294,70 0 +294,70
Orozko 608,13 152,03 +456,10
Urduña 70,87 70,87 (=)

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide