Koronabirus kasuen gorakadak ez du etenik Aiaraldean. Asteburuan 47 positibo berri topatu ziren. Atzo, aldiz, 21 kasu detektatu zituen Osakidetzak, gaur eguerdian plazaratutako txostenean zehazten denez. EAEn 10.042 test egin ziren guztira atzo, eta horietako 486k eman zuten positibo, %4,8ak, hain zuzen.
Hau izan zen atzoko kasuen banaketa udalerrika:
Ratioak, goranzko joeran
Gauzak hala, eskualdeko intzidentzia metatuaren tasek gora egiten jarraitzen dute hainbat udalerritan. Amurrion, Aiaran, Laudion eta Orozkon handitu dira ratioak. Gainontzeko udalerrietan, aldiz, berdin mantendu dira:
Udalerria |
Ratioa | Atzoko ratioa |
Osteguneko ratioarekin alderatuta
|
Amurrio | 232,33 | 222,65 | +9,68 |
Artziniega | 52,33 | 52,33 | (=) |
Aiara | 276,34 | 207,25 | +69,09 |
Laudio | 392,35 | 337,86 | +54,49 |
Okondo | 164,34 | 164,34 | (=) |
Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 294,70 | 294,70 | (=) |
Orozko | 684,15 | 608,13 | +76,02 |
Urduña | 70,87 | 70,87 | (=) |