AZKEN DATUAK

14 koronabirus kasu berri zenbatu zituzten atzo Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko uzt. 7a, 12:32

Laudioko osasun zentroko testak egiteko gunea, gaur goizean. / Aiaraldea.eus

Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Laudion eta Orozkon atzeman zituzten kutsatu berriak. Orozkoren kasuan intzidentzia metatuaren tasak nabarmen jarraitzen du gora egiten. LABI batzordeak gaur ebatzi du neurri murriztaile berririk ez ezartzea EAEn.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak jasotzen dira bertan, eta Aiaraldearen kasuan 14 dira detektatutako kutsatze berriak; Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Laudion eta Orozkon.

Ondorengoa izan da kasu berrien banaketa udalerrika:

Intzidentzia metatuaren tasak hazkunde nabarmenean jarraitzen du eskualdeko udalerri gehienetan. Orozkon 100.000 biztanleko 800 kasuen langa gainditu dute ia.

Aiaraldeko gainerako herrietan ere agerikoa da ratioen goranzko joera, azken hilabeteko datuekin alderatuta:

Neurri murriztaileak

Gaur goizean elkartu da LABI aholkularitza batzordea, kasuen gorakadaren aurrean neurri murriztaile berriak aztertzeko helburuarekin. Jaurlaritzak indarrean dauden neurriei eustea ebatzi du, kutsatze kopuruak gora egin arren ospitaletako egoera egonkorra dela eta txertaketa prozesua aurreratuta dagoela iritzita. Osasun Sailak adierazi du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen %70 inmunizaturik egongo dela aurki.

Gauzak horrela, ostalaritza establezimenduen itxiera ordutegia 2:00etan mantenduko da, orain arteko neurri berdinekin: 6 laguneko mahaiak eta barnealdean edukieraren %50 errespetatuta. Elkarte eta txoko gastronomikoetan ere jarduerak egiten jarraitu ahalko da. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide