Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketetan 13 gaixotu berri detektatu zituzten; Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Laudion, Okondon eta Orozkon.
Hau izan da kutsatze berrien banaketa udalerrika:
Intzidentzia metatuaren tasak ere gora egiten jarraitzen du Aiaraldeko udalerri gehienetan. Orozkokoa da kasurik deigarriena: 100.000 biztanleko 950 kasukoa da bertako ratioa. Laudion bi puntu behera egin du intzidentzia metatuaren tasak, baina eremu gorrian jarraitzen du.