Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Bertan jaso dituzte asteburuan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak jaso dituzte. Aiaraldean 34 kutsatu berri zenbatu zituzten ostiral, larunbat eta igandean.
Hau izan da kasu berrien banaketa udalerrika:
Intzidentzia metatuaren tasak gora egiten jarraitzen du. Orozkok gainditu egin du 100.000 biztanleko 1.000 kasuen langa. Laudiok eremu gorrian jarraitzen du, eta Amurrio ere oso gertu dago 100.000 biztanleko 400 kasuen langatik.