AZKEN ORDUKOA

Bi autok elkar jo dute Luiaondon, eta pertsona bat zauritu da

Erredakzioa 2021ko uzt. 12a, 13:51
A-625 errepidean gertatu da istripua, Luiaondo parean. / Aiaraldea.eus

Bi autoren arteko talka gertatu da A-625 errepidean. Larrialdi zerbitzuek zauritu bat egon dela jakinarazi dute. Ertzaintza Luiandoko herrigunetik ari da trafikoa desbideratzen.

Aurrez aurre jo dute bi autok A-625 errepidean, Luiaondo parean, 12:45ak aldera jazo den istripuan. Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dute zauritu bakarra egon dela, gidarietako bat, alegia. Ospitalera eraman dute baina ez dago larri, poliziak azaldu duenez. 

Trafikoa desbideratuta

Bi autoek Amurrio eta Laudio arteko bidea oztopatu dute. Garabiak autoak erretiratzeko lanetan ari dira une honetan, eta Ertzaintzak Luiaondoko herrigunetik desbideratu du trafikoa.

Hildako bat maiatzean

Tamalez, gaurkoa ez da aurten A-625 errepidean gertatu den ezbehar bakarra. Maiatzean hiru autok talka egin zuten eta Amurrioko bizilaguna zendu zen istripuaren ondorioz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide