AZKEN DATUAK

Koronabirusaren kasuek gora egiten jarraitzen dute eta atzo 14 positibo atzeman zituzten

Aitor Aspuru Saez 2021ko uzt. 16a, 12:44

Laudio izan da berriro ere kutsatu gehien izan duen udalerria./ Aiaraldea.eus

7 Laudion izan ziren, bina agertu ziren Amurrion, Artziniegan eta Aiaran eta bakarra Orozkon.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa plazaratu du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.345 kutsatze berri atzeman zituzten atzo egindako PCR eta antigeno azterketetan.

Aiaraldean 14 izan ziren zenbatutako kasuak. Laudion agertu ziren gehienak, 7 guztira. Hala ere, Amurrion, Artziniegan, Aiaran eta Orozkon ere positibo berriak detektatu zituzten. Kopuru garrantzitsuak badira ere, urrun geratu dira atzoko 26 gaixo berrietatik.

Honakoa izan da kutsatze kasuen banaketa udalerriz udalerri:

Intzidentzia metatuaren tasak hazten jarraitzen du zenbait herritan, zehazki, Artziniegan eta Aiaran. Laudiok herenegun igaro zuen 100.000 biztanleko 500 kasuen langa, eta horrela jarraitzen du. Tarte horretan daude Aiara eta Arrankudiaga-Zollo. Orozkok azken asteko joera berean jarraitu du, nahiz eta apur bat murriztu bere datuak, eta 1.200 puntuak gainditzen ditu. Amurrioko kopuruak behera egin du apur bat, baina oraindik 400etik gora dago.

Grafikoan sumatu daiteke ekainaren azken astean hasi zela gora egiteko joera eta oraindik ez dela guztiz baretu kutsaduren zabalpena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide