Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa plazaratu berri du. Bertan jaso dituzte ostiraletik igandera bitarte eskualdean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak.
Guztira 29 kasu atzeman dituzte Aiaraldean. Arakaldon ez ezik, gainerako herrietan egon dira COVID-19aren agerpenak. Amurrion detektatu dituzte kasu gehien asteburuan, 15 orotara.
Udalerriz udalerri hurrengoa izan da kutsatze berrien banaketa:
Intzidentzia metatuaren tasak ere gora egin du udalerri gehienetan. Nabarmentzekoak dira Orozko eta Laudioko kasuak, egun askoren ostean beheranzko joera erakusten baitute ratioek.