23 COVID-19 positibo berri topatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoan azaldu duenez. Astelehenean baino bi kutsatu gutxiago badira ere, datuak udaberriko olatuaren parekoak dira, txertaketa kanpaina hain garatua ez zegoenean.
Eskualdeko udalerri arabarretan detektatu ziren kutsatu berri ia guztiak. Hortaz, astelehenean bezala, Arrankudiaga-Zollon, Urduñan eta Arakaldon ez ziren gaixo berririk agertu, eta Orozkon bakarra topatu zen. Gainera, Aiarak asteleheneko datuak bikoiztu ditu, 6 kasurekin.
Hau izan zen positiboen banaketa udalerrika:
Tasa gehienak, gora
Gauzak hala, gora egin du intzidentzia metatuaren tasak udalerri askotan, baina jaitsiera txikiak ere gertatu dira.
Laudio, Amurrio, Aiara, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Orozko eremu gorrian daude baina, alarma egoera deuseztatua dagoenez, ez zaie neurri berezirik ezarriko horregatik.