21 positibo berri topatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean, COVID-19 birusari dagokionez. Hala azaldu du azaldu du osasun sistema publikoak gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoan. Horrek esan nahi du hirugarren aldiz jarraian gainditu duela eskualdeak 20 kutsatuko kopurua. Astelehenean baino lau eta atzo baino bi kutsatu gutxiago badira ere, datuak udaberriko olatuaren parekoak dira, txertaketa kanpaina hain garatua ez zegoen garaia.
Hau izan zen positiboen banaketa udalerrika:
Intzidentzia metatuaren tasaren esparruan, soilik Arakaldo eta Urduña daude 400 positibo 100.000 biztanleko bataz bestekoaren azpitik. Hau da, eremu gorrian daude udalerri gehienak, nahiz eta gaur egun hori ez den islatzen neurri murriztaile gehigarritan. Aiarak gorakada handia izan du, azken bi egunetan 11 positibo jazo baitira herrian, eta antzekoa gertatu da Artziniegan.