ELAk azaldu du Tubacexeko zuzendaritzaren eskaintza bide onetik doala, baina helegitearekin zer gertatuko den argitu behar duela

Aitor Aspuru Saez 2021ko uzt. 22a, 14:22
Sindikatuaren ordezkariak prentsaurreko batean. / ELA

ELAk uste du negoziazio "serio eta erreala" behar dela taldeko zuzendaritzarekin, enpresak orain arte esandakoa ez delako nahikoa.

Tubacex taldeko ELA sindikatuko atal sindikalak oharra plazaratu du jakinarazteko zein den bere jarrera zuzendaritzaren eskaintzari dagokionez.

ELAren aburuz, "Industria Sailaren bidez egindako proposamena irtebidea lortzeko lehen urratsa da, langileak berriro lanpostuetan hartzeko proposamena egiten baitu, baina ez da nahikoa".

Izan ere, sindikatuaren iritziz, elementu gehiegi geratu dira airean: "berronarpen operatiboaren epeak, baldintzak eta moduak, Aldi Baterako Enplegua Erregulatzeko Espediente berrian sartzeko bideak, jarduerara itzultzeko modua, eta guretzat legez eta juridikoki bateraezinak diren auziak konpontzea, hala nola, aurretik erretiratutako eta borondatez irten daitezkeen langileen kasuak, enpresak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaien helegiteari eusten badio".

Zentzu horretan, ELAk adierazi du zein den proposamenaren korapiloa: Auzitegi Gorenean aurkeztutako helegitea. Horrek aurrera egingo balu eta egungo sententzia zuzenduko balu, kaleratzeak gauzatzeko aukera izango lukeen enpresak, greba luzea ia ezez ezean utzita. "Gatazkari amaiera argia eta irakunkorra emango dion konponbidea lortu behar da", aipatu du sindikatuak.

Batasun sindikala

Azkenik, ELAk deia egin du langileen erakundeen batasuna mantentzeko. Sindikatuak azpimarratu du orain arte erakutsitako lasaitasuna eta borroka "eredugarriari" eutsi behar zaiela: "liskarrek eta elkarren arteko kexa eta gaitzespenek enpresari bakarrik egiten diote mesede".

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide