Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren eguneraketa berria plazaratu du. Atzo Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketetan 16 koronabirus kasu berri atzeman zituzten. Laudion eta Amurrion zenbatu dira kutsatze berri gehien, 6 eta 5, hurrenez hurren.
Hau izan zen positiboen banaketa udalerrika:
Intzidentzia metatuaren tasak gora egiten jarraitzen du udalerri gehienetan. Amurriok, besteak beste, gaur bertan gainditu du 100.000 biztanleko 600 kasuen langa. Urduñan ere gora egin du zertxobait, aste luzez egoera egonkor batean egon ostean.