Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Bertan jaso dituzte ostiraletik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Aiaraldean 48 kutsatze berri detektatu dituzte. Laudio eta Amurrio izan dira udalerririk kaltetuenak, 16 eta 14 kasurekin, hurrenez hurren.
Udalerrika, hau izan da kutsatze kasu berrien banaketa:
Intzidentzia metatuaren tasa
Intzidentzia metatuaren tasak ere igo dituzte asteburuko datuek. Nabarmentzekoak dira Aiaran atzemandako 7 positibo berriak. Horren ondorioz udalerriko ratioa 1036,27 da, eskualdeko altuena.