Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo egindako PCR eta antigeno azterketek 26 kasu berri utzi dituzte Aiaraldean. Berriro ere Laudio eta Amurrio izan dira udalerririk kaltetuenak, 13 eta 8 kasurekin, hurrenez hurren.
Udalerrika hau izan da kutsatze berrien banaketa:
Intzidentzia metatuaren tasak gora egin du eskualdeko udalerrietan, bigarren egunez jarraian. Aiara da ratio altuena duen herria. Amurrion ere gora egin du nabarmen tasak eta 100.000 biztanleko 700 kasuen langatik gertu kokatu da, oraindik horra iritsi ez den arren.