18 koronabirus kasu berri topatu zituen Osakidetzak atzo eskualdean, gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoaren arabera. Laudion pilatu zuen kasu gehien (6 guztira). Amurrio, Orozko eta Urduñan hiruna kasu detektatu ziren, bi Okondon eta bakarra, aldiz, Aiaran.
Ratioak, gora eta behera, udalerriaren arabera
Kasu berri horien ondorioz, gora egin du berriz Intzidentzia Metatuaren Tasak hainbat udalerritan (Amurrion, Urduñan, Orozkon eta Okondon). Aiara, Artziniega eta Laudion, aldiz, jaitsi egin dira ratioak; eta berdin mantendu dira Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollon.
11.799 test egin ziren atzo guztira EAEn, eta horietako 1.315k eman zuten positibo (%11,1).