COVID-19 kasu asko topatu ditu Osakidetzak Aiaraldean asteburuan, 48 guztira. Hala zehazten du osasun sistema publikoak gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoak.
Hau izan da kasuen banaketa udalerrika:
- Laudio: 8 positibo ostiralean, 1 larunbatean eta 5 igandean.
- Amurrio: 6 kasu ostiralean, 3 larunbatean eta 5 igandean.
- Aiara: 2 ostiralean, 5 larunbatean eta 3 igandean.
- Orozko: 3 ostiralean eta 2 igandean.
- Urduña: 3 kasu igandean.
- Okondo: Kasu bana ostiralean eta igandean.
Ratioak gora
Positibo kopuru horiek ratioen gorakada eragin dute udalerri gehienetan. Laudio eta Amurriok eremu gorrian jarraitzen dute, intzidentzia metatuaren tasa altuekin: