26 COVID-19 kasu berri detektatu zituen atzo Osakidetzak eskualdean, gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez.
Amurrion topatu dira kasu gehienak, 9 guztira. Laudion 6 positibo detektatu dira, 4 Orozkon, bina Artziniega, Aiara eta Urduñan eta bakarra, aldiz, Arrankudiaga-Zollon.
EAEn 9.014 test egin ziren atzo guztira, eta horietako 1.102k eman zuten positibo (%12,2).
Intzidentzia metatuaren tasa, gora
Positibo horien ondorioz, intzidentzia metatuaren tasak gora egin du udalerri gehienetan. Hain zuzen, Amurrio, Artziniega, Orozko, Urduña eta Arrankudiaga-Zolloko ratioek egin dute gora. Laudio eta Aiarakoak, aldiz, jaitsi egin dira, eta berdin mantendu dira Okondo eta Arakaldokoak.