17 COVID-19 kasu berri topatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez. Laudio da positibo gehien pilatu duen udalerria, 5 guztira. Bigarren postuan daude Aiara eta Urduña, 4 kasurekin bakoitza. Amurrion 2 gaixo detektatu dira eta bana, aldiz, Arrankudiaga-Zollo eta Orozkon.
EAEn 8.276 test egin ziren atzo guztira, eta 1.048k eman zuten positibo (%12,7ak, alegia).
Ratioen bilakaera
Intzidentzia metatuaren tasen bilakaerak ezberdinak izan dira udalerriaren arabera. Ratioek behera egin dute Amurrio, Laudio, Artziniega eta Okondon; berdin mantendu dira Arakaldo eta Orozkon eta gora egin dute Aiara, Arrankudiaga-Zollo eta Urduñan.